Euskal Hiria

“Euskal Hiria/Basque City/Ciudad Vasca” Liburuaren/Book/Libro Aurkezpena/Presentation/Presentación

• “Euskal Hiriruntz? Gizarte Berrikuntzatik Ekarpena” Liburu aurkezpena: Azaroaren 3a, 19:00. Kursaal Jauregia. • Presentación del Libro: “¿Hacia una Ciudad Vasca? Aproximación desde la Innovación Social”. 3 de Noviembre, 19:00. Palacio Kursaal. • “Towards the Basque City-Region? Approached from the Social Innovation”. 3rd November. 19:00. Kursaal Palace.

Azken sei urteotan (2005-2011) atzerri nahiz Euskal Herrian ikerketa burutzen jardun eta gero, Igor Calzadak, “Euskal Hiriruntz? Gizarte Berrikuntzatik Ekarpena” aurkeztuko du. Aurreneko argitarapen hau, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak hartu du bere gain.

Liburuaren zioa, lurralde ikuspuntutik Euskal Herriko Etorkizuneko Erronka zein Inplikazioak trazatzea izan da; horretarako, lanabes kontzeptual berri batez baliatu eta edukiz hornitu du. Euskal Hiria, erabiltzearen arrazoia, egungo eszenatoki berri baketsu eta normalizatuan, beharrezko eta zentzuzkoa bilakatzen delako ekarpen berriak egin behar direnean, hauek baldintzabakoak izan daitezen. Horrelaxe, Euskal Hiria, Euskal Herriarekin uztartuta ulertzen da, ez kontrajarrita. Euskal Hiria, eguneraketak eginez, eraikitzear dagoen Euskal Herri berri baten herrigintza litzateke. Tradizio eta historia errespetatuz baina aldi berean eguneraketa eta gizarte berrikuntzatik abiatzen diren lurralde estrategia aktibatu, khausitu eta berdiseinatzea litzateke helburua. Estrategia hauek: azpiegitura, demografia, inmigrazioa, sormena, euskara 2.0, diaspora 2.0, bakea, gizarte kapitala, memoria, ekintzailetasuna, mugikortasuna, gloKalizazioa, identitatea, geografia, gizarte justizia, sareak, komunitateak, auzoak, kulturartekotasuna, talentua, landatarra, partehartzea,…eta beste hainbat, ekuazio berritu batean jartzera behartzen gaituzte egungo errealitatearen erronkek.

Autoreak Euskal Herria beste bi lurralderekin konparatzen ditu: Dublin (Irlanda) eta Portland (Oregon). Aipatu hiru lurraldeak, egun akademia eta erakunde aurreratuenek manejatzen duten “City-Region” kategoria territorial aski onartu gisa tratatzen ditu autoreak.
Horrexegatik Euskal Herria Euskal Hiri deitzen dio. Beste barik, Euskal Herriaren eguneraketa bat da Euskal Hiria. Ez du berau deusezteko inongo asmorik. Are gehiago, lurralde barruan dauden fluxuak areagotzea da besteak beste Euskal Hiriaren funtsa, beraz inondik inora ez dago Euskal Herria kontzeptuaren kontra. Bategarri, uztargarri. Egungo errealitate konplexuak derrigorrez eskatzen du, kontzeptu eguneratu bat. Hortan datza Euskal Hiria kontzeptuaren birtualitatea: aurreko guztiarekin inklusiboa dela.

Euskal Hiria beraz, egituraketa zabal baten proposamena litzateke, Gizarte Berrikuntzaren ikuspuntutik Gizarte Eraldaketarako proiektu asko martxan jartzeko estrategia izanik azken batean, helburu finalista.

Filed under: Uncategorized

"If each city is like a game of chess, the day when I have learned the rules, I shall finally possess my empire, even if I shall never succeed in knowing all the cities it contains." —Italo Calvino, Invisible Cities
"Territorio = suelo + identidad Sin suelo te pierdes. Sin identidad desapareces." (A.Lafont)

Euskal Hiria

Join my LinkedIn group

Category Cloud

Uncategorized

Idatzi zure posta helbidea blog honen azken eguneraketak postaz jaso nahi badituzu.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.